Contador de visitas de la exposición:
99448 visitas
Ocupación Gota a Gota

 

3. Ocupación Gota a Gota

 

Okupazioa tantaz tanta

Okupazio sionistaren ondorio suntsitzaileenetako bat hau dugu: Palestinako herritarrek ur garbia eta segurua eskuratzeko Israelgo politika diskriminatzaileak jartzen dituen oztopoen eragina.
Israelen okupazioa hasi eta berehala, agintari militarrek beren esku hartu zuten Palestinako Lurralde Okupatuetako baliabide hidrikoen eta urari dagozkion azpiegitura guztien gaineko erabateko agintea. Gaur egun, Israelen kontrolpean jarraitzen dute Palestinako Lurralde Okupatuetako herritar palestinarren urak eta berau eskuratzeko bideek. Palestinarrek ezin dituzte ase beren ur-premiak, eta baliabide hidrikoen banaketa ez da inondik ere bidezkoa.

Okupatutako Zisjordaniako landa-eremuetako 180 komunitate palestinarrek ez daukate iturriko ura eskuratzeko modurik. Gazan, kutsatuta dago ur-horniduraren % 90-95, eta ura ez da giza kontsumorako egokia. Hala eta guztiz ere, Israelek ez du uzten urik eramaten Zisjordaniatik Gazara.

Batez beste, Palestinako herritar bakoitzak 73 litro ur kontsumitzen ditu. Oso urruti dago kantitate hori OMEk gomendatzen duen gutxieneko per capita kantitatetik (100 litro). Zisjordaniako zenbait abeltzain-komunitatetan, 20 litrokoa besterik ez da eguneko eta pertsonako ur-kontsumoa. Aitzitik, israeldar bakoitzak batez beste 300 litro ur kontsumitzen ditu egunean.

Iturriak: PHG, OME, OCHA, Amnesty International.

 

El problema del acceso al agua

Una de las consecuencias más devastadoras de la ocupación sionista es el impacto de las políticas discriminatorias de Israel en el acceso de la población palestina a suministros adecuados de agua limpia y segura.

Poco después de la ocupación israelí, las autoridades militares israelíes consolidaron el poder absoluto sobre todos los recursos hídricos y las infraestructuras relacionadas con el agua en los Territorios Palestinos Ocupados. A día de hoy, Israel sigue controlando y restringiendo el acceso de la población palestina al agua en los Territorios Palestinos Ocupados en un grado que no le permite satisfacer sus necesidades ni constituye una distribución equitativa de los recursos hídricos compartidos.

Más de 180 comunidades palestinas en zonas rurales de la Cisjordania ocupada no tienen acceso alguno a agua corriente. En Gaza, entre el 90% y el 95% del suministro de agua está contaminado y no es apto para el consumo humano. Israel no permite el traslado de agua de Cisjordania a Gaza.

La población palestina consume por término medio 73 litros de agua al día por persona, cantidad muy inferior al mínimo diario de 100 litros per cápita recomendado por la OMS. En muchas comunidades ganaderas de Cisjordania, el consumo de agua es de solo 20 litros por persona y día. En cambio, cada israelí consume un promedio de 300 litros de agua al día.

PHG (Palestinian Hidrological Group), OMS, OCAH, Amnistía Internacional.

 

Occupation Drop by Drop

One of the most devastating consequences of the Zionist occupation is the impact of Israel's discriminatory policies on the access of the Palestinian population to adequate supplies of clean and safe water.
Shortly after the Israeli occupation, the Israeli military authorities consolidated absolute power over all water resources and water-related infrastructure in the Occupied Palestinian Territories. To this day, Israel continues to control and restrict the Palestinian population's access to water in the Occupied Palestinian Territories to an extent that does not allow them to meet their needs or constitutes an equitable distribution of shared water resources.

More than 180 Palestinian communities in rural areas of the occupied West Bank have no access to running water. In Gaza, between 90% and 95% of the water supply is contaminated and unfit for human consumption. Israel does not allow the transfer of water from the West Bank to Gaza.

The Palestinian population consumes on average 73 liters of water per day per person, a quantity well below the daily minimum of 100 liters per capita recommended by the WHO. In many farmers communities in the West Bank, water consumption is only 20 liters per person per day. In contrast, each Israeli consumes an average of 300 liters of water per day.

Sources: PHG, WHO, OCHA, Amnesty International.