Contador de visitas de la exposición:
44443 visitas
ADDAMEER

 

2. ADDAMEER

 

Atxilotze-baldintza orokorrak.

Hamazazpi bat espetxetan, lau itaunketa-zentrotan eta lau atxilotze-zentrotan daude sakabanatuta Palestinako preso politikoak. Israelen barruan daude espetxe guztiak, bat izan ezik; beraz, zuzen-zuzenean urratzen du Israelek Genevako Laugarren Hitzarmenaren 76. artikuluak xedatutakoa. Espetxe gehienetan pilatuta daude presoak, ez dago ez oinarrizko zerbitzurik ez higienerik, hezetasuna da nagusi eta ez da sartzen aire freskorik. Azken urteotan, gainera, preso bakoitzeko batez besteko azalera bizigarria jaitsi egin da, 3,4 metro karratutik 2,9ra. Espetxeetako leiho asko burdinazko xaflaz estalita daudenez, apenas sartzen den barrura eguzki-argirik. Al-Naqab espetxeko presoak kanpadendatan bizi dira. Esan beharrik ez dago leku ezin desegokiagoak direla denda horiek neguko hotzari eta udako beroari aurre egiteko.

Arreta berezia egin behar genieke Israelgo Espetxe Politikak (IPS) preso politiko palestinarrekiko duen jokabidearen bi alderdi hauei: isolamendua zigor gisara erabiltzea, eta medikuen utzikeria. Urtero, isolatuta edukitzen dituzte dozenaka preso palestinar, Estatuaren edo espetxearen “segurtasun-arrazoiak” direla eta. Espetxeko funtzionarioek 12 ordutik sei edo hamabi hilabetera bitarteko isolamendu-epea agindu dezakete, onespen judizial eta guzti. Normalean, 1,5 metro bider 3 edo 3,5 metroko ziegetan egoten dira isolamendu-erregimenean dauden presoak.

Horrez gain, preso palestinarren oinarrizko beste zenbait zerbitzu eta eskubide murrizten ere saiatzen dira Israelgo okupazio-agintariak; besteak beste, senideen bisitak eta hezkuntza.

5.580 (preso politikoen kopurua)
465 (atxilotu administratibo)
52 (emakumezko presoak)
250 haur preso (35, 16 urtez beherakoak)

 

Condiciones de los presos políticos palestinos

Los presos políticos palestinos están repartidos en aproximadamente 17 prisiones, cuatro centros de interrogación y cuatro centros de detención. Todas las prisiones menos una están ubicadas dentro del territorio conocido como Israel, vulnerando directamente el artículo 76 del Cuarto Convenio de Ginebra. En la mayoría de estas prisiones hay hacinamiento, falta de servicios básicos, falta de higiene, humedad y falta de aire fresco. En los últimos años, el espacio habitable promedio por recluso ha caído de 3.4 a 2.9 metros cuadrados. Las ventanas de las celdas de la prisión a menudo están cubiertas por láminas de hierro, lo que reduce la disponibilidad de luz solar natural. Los presos recluidos en la prisión de al-Naqab viven en tiendas de campaña, siendo condiciones no proporcionales a las de un refugio adecuado contra el clima extremo en invierno o verano.

Dos de las políticas del Servicio Penitenciario Israelí (IPS) con respecto a los presos políticos palestinos deberían recibir una especial atención: el uso del aislamiento con fines punitivos y la negligencia médica. Cada año, decenas de presos y detenidos palestinos se mantienen aislados, por presuntas razones de "seguridad" del estado o de la prisión. El tiempo de aislamiento que los funcionarios de la prisión pueden ordenar puede extenderse de 12 horas a períodos más largos de seis a doce meses, con aprobación judicial. Los presos que se mantienen en aislamiento se encuentran en una celda, por lo general de 1,5 por 2 metros a 3 por 3,5 metros.

Aparte de esas dos políticas, las autoridades de ocupación israelíes generalmente intentan restringir muchos otros servicios básicos para los presos palestinos, como las visitas familiares y la educación.

5580 (Número total de presos políticos)
465 (Detenidos Administrativos)
52 (presas)
250 niños presos (35 menores de 16 años).

 

General Detention Conditions

Palestinian political prisoners are spread around approximately 17 prisons, four interrogation centers, and four detention centers. All but one of the prisons are located inside the territory known as Israel, in direct contravention of Article 76 of the Fourth Geneva Convention. In most of these prisons, there is overcrowding, a lack of very basic amenities, poor hygiene, humidity and a significant lack of fresh air. In recent years, the average living space per prisoner has dropped from 3.4 to 2.9 square meters. Windows in prison cells are often covered by iron sheets, thus reducing the availability of natural sunlight. Prisoners held in al-Naqab prison live in unheated, threadbare tents that do not provide adequate shelter against extreme weather in the winter or summer.

Two Israeli Prison Service (IPS) policies with regard to Palestinian political prisoners deserve particular attention: the use of isolation for punitive purposes and medical negligence. Every year, dozens of Palestinian prisoners and detainees are held in isolation, for alleged reasons of state or prison “security.” The length of time in isolation that prison officials may order can extend from 12 hours to up to longer periods of six to 12 months, with court approval. Prisoners held in isolation are held in a cell typically from 1.5 by 2 meters to 3 by 3.5 meters.

Other than those two policies, the Israeli occupation authorities generally try to restrict many other basic services for Palestinian prisoners such as family visits and education.

5580 (Total Number of Political Prisoners)
465 (Administrative Detainees)
52 (Female prisoners)
250 Child prisoners (35 under 16).