Palestinarekin elkartasuna. Mayumanari boikota! Konzentrazioa Donostian Palestinarekin elkartasuna. Mayumanari boikota! Konzentrazioa Donostian

DONOSTIA. Konzentrazioa: "Palestinarekin elkartasuna. Mayumanari boikota!" Martxoak 21, ostirala, Kursaalen 19:30tan
[Palestinarekin Elkartasuna] Mayumana elkartearen frankiziak Israeldar ejerzituak 1948an mapatik ezabaturiko Jaffa hiri palestinarrean du bere zentrala. Mayumana eta beste zenbait artista mutu azaltzen dira Israeldar Estatuaren politika genoziden aurrean, harekiko konplizitate argiaren adibide, era berean Israeldar estatutik jasotzen dituzten dirulaguntza oparoek hutsaraziriko hiri palestinarretako etxe zein mezkitak okupatzea ahalbidetzen die.

Israel ez da ongi eorria Donostian. Beste hainbat adibideren artean duela zenbait urte Donostiako Victoria Eugenian  bertan NOA ongietorria izan ez zen bezala, edota hainbatetan Gasteizen Macabi (saskibaloi taldea) taldea edota Bilbon Europa Legue-ren arira Hapoel Tel  Aviv (futbol taldea) izan ez zen bezala. Hildo horretatik daramatza aurrera BDS-ak boikot kanpainak, Nazio Batuen Asanblada Orokorreko Lehendakariaren sostenguarenpean. 

Boikotaren kanpaina, Desinbertsio eta Santzioak Israelgo Estatuaren aurka, indarkeria zantzurik gabeko mundu mailako kanpaina honen funtsa palestinar herriaren eskubideen defentsa den einean, Israeli Nazioarteko Zuzenbidezko arauak bete ditzan erreklamatzea du helburu, besteak beste: Palestinar lurretako okupazio militarraren amaiera, Harresiaren eraistea, arrazakeriaren amaiera, Gazako setioaren amaiera eta Errefuxiatuen itzulera eskubidea.

 

Informazio gehiago: BDS Movement

Comparte en Facebook   Comparte en Twitter