Palestina, harria eta olibondoak liburuaren aukezpena. Presentación del libro Palestina, piedra y olivos. Iruñea, 5 de marzo en AUZOLAN liburudenda. Palestina, harria eta olibondoak liburuaren aukezpena. Presentación del libro Palestina, piedra y olivos.  Iruñea, 5 de marzo en AUZOLAN  liburudenda.

 

Palestina, harria eta olibondoak liburuaren aukezpena.

Presentación del libro Palestina, piedra y olivos.

Bingen Amadoz bere egilea eta Xabier Jaso Internazionalistak Auzolaneanekoa.

Con su autor Bingen Amadoz y Xabier Jaso de Internazionalistak Auzolanean. 

Martxoaren 5 asteazkena, 19:30etan. Auzolan liburudenda. San Gergorio Kalea, 3.

Miércoles 5 de marzo, a las 19:30h en la libreria Auzolan, Calle San Gregorio, 3.


SARRERA

Esku artean duzun liburuak elkarren arteko lotura duten 22 artikulu biltzen ditu, egileak lehen eskutik kontatuta. Haren edukia SODePAZ eta Palestinako Alternative Tourism Group Garapenerako Gobernuz Kanpoko Elkarteek elkarrekin antolatutako bidaia solidario batetik dator: 14 laguneko talde batek Palestinako Lurralde Okupatuetara egindako bidaia, alegia.

Orrialdeetan zehar, gaizki deituriko "gatazka arabiar-israeldarra" osatzen duten oinarrizko bi osagaiak hauteman daitezke. Alde batetik, Israel izenaz ezagutzen den entitate sionistak Gazan, Ekialdeko Jerusalemen eta Zisjordanian itxita eta nekez bizi diren jatorrizko 5 milioi biztanle palestinarrei ezarri dien 45 urtetik gorako okupazio militar anker eta krudelaren eguneroko ondorioak. Bestetik, Palestinako herriaren abegikortasuna, erresistentzia eta duintasunaren errealitatea. Izan ere, haien bekatu bakarra Mendebaldeko potentzia handientzat ziur aski interes geoestrategiko handiena duen munduko tokian jaio eta bizitzea da, milaka urtetan zehar.

Liburu honek honako bidaia ahalbidetzen dio irakurleari: Zisjordaniako hegoaldetik, Israelek Hebronen jarritako apartheid politikan sakonduz, Jenin eta Nablus bezalako iparraldeko errefuxiatu-guneen zorigaiztoko egunerokotasunera. Hori guztia sinestezina dirudien Jerusalem, itxuraz lasaia den Betleem eta zalapartatsua bezain modernoa den Ramallah hirietatik pasatuz. 

Azpimarratu beharreko beste kontu bat egileak herri palestinarraren eta euskaldunaren artean egiten duen uztardura da. Beren historia eta izaerarengatik, elkarren arteko laguntzan eta anaitasunean oinarritutako harremanari eusten diote.
Ohi duen giza kazetaritzari dagozkion hitz lauen eta xumeen bidez, usaintzera, entzutera, paisaia koloretsuak ikustera eta Palestinako janari gozagarriak
dastatzera gonbidatzen gaitu egileak. Baina testuek herri palestinarraren amorrua eta ezintasuna ere sentitzera gonbidatzen dute: kontrolgune militarrak (checkpoints), Lotsaren Harresiak eragindako itolarria, natur baliabideen indarrezko ebastea potentzia okupatzailearen aldetik, mugitzeko oinarrizko eskubidearen ukazioa, eta oinarrizko osasun eta hezkuntza zerbitzuetara heltze zaila.

Horregatik guztiagatik, Palestinako tragedia salatzeko beste tresna bat izan nahi duen argitalpen elebidun honetaz gozatzera gonbidatzen zaitugu, haren aurrean
inor ezin baita axolagabe geratu.
INTRODUCCIÓN

El libro que tiene en sus manos se compone de 30 artículos relacionados entre sí y narrados en primera persona por su autor. El contenido del mismo brota del viaje solidario, organizado conjuntamente entre las ONGDs SODePAZ y el AlternativeTourism Group palestino, y realizado por un grupo de 14 personas a los Territorios Ocupados Palestinos.
A lo largo de sus páginas se pueden apreciar los dos componentes elementales que definen al mal llamado conflicto árabe-israelí; por un lado, las consecuencias cotidianas de la brutal e inhumana ocupación militar que la entidad sionista, también conocida como Israel, ejerce desde hace mas de 45 años sobre una población de más de 5 millones de habitantes autóctonos palestinos que malviven encerrados en Gaza, Jerusalem Este, y Cisjordania; y por el otro, el de la hospitalidad, la resistencia, y la dignidad de ese pueblo palestino cuyo único pecado es el de haber nacido desde hace miles de años en el que posiblemente es el lugar del planeta de mayor interés geoestratégico para las grandes potencias occidentales.

Esta publicación le permite al lector viajar desde el sur de Cisjordania, ahondando en las políticas de apartheid implementadas por Israel en Hebrón, hasta la tragedia cotidiana de los campamentos de refugiados y refugiadas del norte, reflejada en los campos de Jenín y Nablus. Todo ello, pasando por la increíble Jerusalem, la aparentemente tranquila Belén, la bulliciosa y modernizada Ramallah, y la resistentes comunidades de los Altos del Golam sirio ocupados.
Otro aspecto a destacar es la vinculación que el autor realiza entre el pueblo palestino y el vasco. Dos pueblos que por su historia, y su carácter, guardan una relación de mutuo apoyo y fraternalización.
Mediante un lenguaje llano y sencillo, propio de su periodismo humano, el autor nos invita a oler, escuchar, ver los coloridos paisajes, y saborear las deliciosas comidas palestinas. Pero también los textos invitan a sentir la rabia e impotencia bajo la que vive el pueblo palestino reflejada en los puntos de control militar (checkpoints), la asfixia producida por el Muro de la Vergüenza, el expolio de los recursos naturales por parte de la potencia ocupante, la negación del derecho fundamental de movilidad, y el difícil acceso a los servicios básicos sanitarios y de educación.
Por todo ello, les invitamos a disfrutar de esta publicación bilingüe ante la que nadie podrá quedar indiferente, y que pretende ser una herramienta más de denuncia ante la tragedia palestina.
para más información:
Xabier Aguirregabiria
Tfno: 647568571
SODePAZ
INTERNAZIONALISTAK AUZOLANEAN

 

Comparte en Facebook   Comparte en Twitter