Imágenes integradas 1

 

HITZALDIA / CHARLA
Palestinako Apartheid Harresia eta BDS Kanpaina
El muro del Apartheid en Palestina y la campaña BDS
 
Casa de Cultura EGIA Kultur Etxea 
19:00etan
 
Hizlaria / Ponente:
JAMAL JUMA, coordinador de la campaña Stop the Wall kanpainaren koordinatzailea
 
 
Antolatzailea / Organiza:
Red MEWANDO Sarea
 
Babeslea / Financia:
Ayuntamiento de Donosti
 
Jamal Juma Jerusalemen jaio eta Birzeit Unibertsitatean (Ramallah) burutu zituen ikasketak. Bertan ekin zion bere militantzia politikoari. 2002 urtetik Apartheid Harresiaren aurkako Kanpainako koordinatzailea da Palestinan; eta STOP THE WALL erakundeko zuzendaria. STOP THE WALL taldeak harresiaren eta kolonien aurkako tokian tokiko komiteak koordinatzen ditu Zisjordaniako herrietan. Halaber, ikerkuntza, dokumentazio, kartografia eta informazio lan eskerga egiten dute nazioarte mailan Apartheid Harresiaren ibilbideaz, populazioaren eguneroko bizimoduaren gaineko eraginaz, lurren lapurretaz, nazioarteko enpresekiko harremanez, etab. Gainera, tokian tokiko komiteekiko elkarlanean, ekintza zuzena ez-bortitza dinamika oso potentea jarri dute abian Zisjordaniako herri askotan. Lan horregatik guztiagatik, 2009ko abenduan Israelgo armadak Jamal atxilotu eta kartzelaratu egin zuen. Atxiloketak nazioarteko elkartasun kanpaina handia eragin zuen, eta horren ondorioz, handik gutxira, 2010eko urtarrilean aske utzi behar izan zuten. Geroztik buru belarri dirau Apartheidaren aurka lanean.